
2010-04-14
800 kilo kokaina atzeman dituzte Bilbon Paris-Dakarreko kamioi batean
Bilbo
Espainiako Poliziak 814 kilo kokaina konfiskatu zituen atzo Bilbon atzemandako kamioi batean. Ibilgailua Paris-Dakar rallyan parte hartzeko itxuratuta zegoen, eta droga kamioiko 32 hondo bikoitzetan gordeta topatu zuen Poliziak. Aurten Argentinan egin duten lehiaketa ezagun horretan ustez parte hartzeko prestatutako ibilgailua, guztiz eraldatua zuten ustezko droga salerosleek. Proba horretako logotipoekin eta publizitatearekin apainduta zegoen kamioia, eta lasterketakoparte-hartzaileei laguntzeko tailer-kamioi baten itxura osoa zuen.
Argentinako Polizia Federalaren laguntzarekin egin den operazio honetan, bi lagun atxilotu dituzte Bilbon. Biak portura kamioiaren bila joan zirenean atxilotu zituzten. Gainera, Bartzelonan eta Eivissan (Herrialde Katalanak) ustezko trafikatzaile sareko beste bost kide atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Informazio ofizialaren arabera, Mediterraneoko uhartera kokaina sartzen zuen sare garrantzitsueneko partaideak ziren atxilotuak.Drogaren helmuga Eivissa uhartea bera zela esan dute.
Talde horren buruzagiak Bartzelonan zuen etxebizitzan maleta bat ere aurkitu dute operazioaren barruan: polizien arabera, une batetik bestera hura hartu eta ihes egiteko prestatuta zuen maleta. Barruan, Argentinako dokumentazio faltsua eta 6.000 euro zeuden. Bestalde, poltsetan sartutako 15.000 estasi pilula, 4,5 kilo haxix, zehaztasun balantzak, armak, munizioa eta ia 47.000 euro atzeman zituzten poliziek, besteak beste.
osoberri interesgarria da.
ResponderEliminarba, ha ze kokainomanoak ziren
ResponderEliminarBerri honek ez nau nahiko erakarri, nik bera daukadalako.
ResponderEliminar